Sektore ezberdinetako hainbat talde bilduko gara. Hiru egunetan diseinua, sorkuntza, komunikazioa edo inprimazioa lantzen dugunon bilgunea izango da. Harremanak egiteko eta ikasteko aukera ona izango dugu. Egiten dakiguna erakusteko eta guztion ekarpenekin ezagutza handitzeko espazio aproposa.
Inormazio gehiago: http://abla.ficoba.org/

Atxó-ren logotipotik abiatuta irudi berri bat garatu dugu, hamargarren urtemuga adierazteko. Ondoren tonbolarako opariak aukeratu ditugu eta opari bakoitzerako irudiak prestatu. Zuzenean gure tailerrean imprimatzeko. Serigrafia eta tanpografia tekniken bidez.
Zorte on, Atxó-n funfuneatzen duzuen guztioi. Edari bakoitzeko txartel bat emango dizute, 600 opari daude eta Tunez-era bi pertsonentzako bidai bat zozketatuko da.
Alboan, egin ditugun gauzen argazkiak ikus ditzakezue: Aterkiak, boligrafoak, sudokuak, estazio meteorologikoak, umeentzako hartzak, belak, agendak, metxeroak, poltsak eta giltzatakoak.
